Sozietateen Zuzenbidearen arloko aholkularitza integrala sozietate, administratzaile eta bazkideentzat:
-
Sozietateen eraketa, desegitea eta likidazioa.
-
Sozietate Estatutuak idatzi, egokitu eta aldatzea.
-
Sozietateen gobernu-organoei beren funtzioak garatzeko eta beren betebeharrak betetzeko laguntza eta aholkularitza integrala ematea.
-
Administratzaileen erantzukizuna eta bazkideen eskubideak.
-
Sozietate-partaidetzen edo akzioen transmisioari, dibidenduen inguruko politikari edota administratzaileen eta zuzendarien ordainsari-sistemei lotutako gaien inguruko aholkularitza.
-
Berregituraketa-eragiketen plangintza eta egikaritzea: bat-egitea, zatiketa, eraldaketa.
-
Bazkideen arteko gatazka-egoerak.
-
Administrazio Kontseiluetan idazkarien edo letradu aholkularien karguak betetzea.
-
Bulegoko beste jardun-arlo batzuei (zerga-arloari, lan-arloari edo arlo prozesalari) atxikitako profesionalen parte-hartzearen koordinazioa sozietate-erabakiak aurkaratzeko ekintzetan, administratzaileen aurrean egin beharreko erantzukizun-ekintzetan eta hartzekodunen konkurtsoetan.