Estatuko eta nazioarteko eragiketa korporatibo mota ororen plangintza eta egikaritzea
-
Transakziorako egitura egokia aztertu eta finkatzea.
-
Detektatutako kontingentziak konpontzeko Due Diligence eta aholkularitzako prozesuak egitea.
-
Sozietateen, negozio-adarren edo aktiboen transmisioa arautzeko sozietate- eta kontratu-dokumentazioa egitea prozesuaren fase guztietan (konfidentzialtasuna, esklusibotasuna, asmo-gutunak, MOUa, transmisio-kontratuak eta transakzioa ongi egiteko egokitzat hartutako edozein erabaki).
-
Bazkideen itunak eta sindikazio-itunak idaztea.
-
Aliantza estrategikoak formalizatzeko aholkularitza.
-
Langileek kapital sozialean partaidetza izateko eragiketak, fidelizaziorako, ordainketarako eta enpresa-proiektuaren jarraitutasunerako mekanismo gisa.
-
Finantzatzeko/birfinantzatzeko eragiketak: finantza-babesa, maileguak, abalak, bermeak.
-
Aurreko alderdi guztien negoziazioaren inguruko aholkularitza eta parte-hartzea.
-
Bulegoko beste jardun-arlo batzuei (zerga-arloari, ekonomia-arloari, lan-arloari, administrazio-arloari, arlo prozesalari eta lehiaren zuzenbideari) atxikitako profesionalen parte-hartzearen koordinazioa, eragiketen plangintza eta egikaritzearen inguruko aholkularitza-zerbitzu integral bat emateko.