Arlo honetan, ARPA Abogados Consultores-ek ekintzaileei zuzendutako diziplina anitzeko lantaldea sortu du, haiei aholkularitza integrala eskaintzera bideratua, arin eta eraginkortasunez has daitezen jardunean, hala nola, jarraipen tutelatua negozioa garatu eta sendotu bitartean.
PROIEKTUAREN DISEINUA ETA ABIAN JARTZEA
- Enpresaren Plangintza egitea.
- Aholkularitza proiektuari ongien egokitzen zaion forma juridikoari dagokionez.
- Proiektuak izan ditzakeen finantziabideen azterketa:
- a) Kanpotikoa: Ekintzaileentzako berariazko produktuak eskaintzen dituzten finantza entitateak.
- b) Barnekoa: Bazkide berriak, Arrisku Kapitala, Business Angels.
- Aholkularitza negoziorako lokal edo nabeen errentamenduan edo erosketan. Kokapena negozio guneetan, coworking-a, enpresa mintegiak etab.
- Sozietateen eraketa eta abian jartzea.
- Bazkideen arteko itunak.
- Lizentziak eta baimen administratiboak.
- Laguntza eta subentzioen bilaketa eta horien kudeaketa.
- Zerga eta kontabilitate aholkularitza.
- Nominak eta gizarte-aseguruak, soldata frogagiri fiskala/autonomoa.
- Aholkularitza integrala: Lan arlokoa, Ekonomiakoa, Merkataritzakoa, Administraziokoa, Hirigintzakoa, Teknologia Berrien arlokoa etab.
- Bestalde, aholkularitza zerbitzu berezia dugu Alor Teknologiko, Bio/Pharma eta abarretako ekintzaileentzat.
- ARPA Fundazioaren helburu nagusietako bat, zenbait proposamenen bidez ekintzaileei laguntzea da.
- Lehengoaz gain, ARPA Fundazioak prestakuntza lanak egiten ditu hainbat ikastaro, mintegi eta hitzaldiren bidez, eta hauek lagungarri dira ekintzaile izpiritua bultzatzeko eta ekintzaile berriak indartzeko.
- ARPA Fundazioak nolabaiteko formazio jarduna eskaintzea nahi baduzu, Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke 948210112 telefonoaren bidez edo fundacionarpa@arpa.es, gure helbide elektronikoaren bitartez