ARPA Abogados Consultores-ek badu eskarmentua farmazia eta bioteknologia sailean diharduten hainbat eragileren (Unibertstateak, ikerketa Zentro Teknologikoak, arrisku-kapitaleko Entitateak, Enpresa publiko eta pribatuak, Fundazioak) aholkularitzan, eta horri esker gai da Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Proiektuei euren bizitzako fase guztietan era integralean aholkularitza emateko.
Farmazia eta bioteknologia arloko behar zehatzei (gorria, berdea eta zuria) erantzuteko eta gure bezeroei aholkularitza integral eta pertsonalizatua eskaintzeko apustu garbia egin du ARPA Abogados Consultores-ek eta enpresa horien aholkularitzan ezinbestekoak diren hainbat arlo juridikotan espezializatutako profesional lantaldea du.
Proiektua sendotzeko fasean, bezeroek ARPA Abogados Consultores-en laguntza jasotzen dute eta modu integralean aholkatzen ditu, bai alderdi juridiko orokorretan eta bai haien jarduerako berariazko alderdietan:
- Fabrikazio kontratuak.
- Teknologia transferitzeko kontratuak.
- Lagatze, lizentzia edota kogarapen kontratuak.
- Due Diligence fiskal, juridiko eta finantzarioa.
- Enpresen balorazioa.
- Beste inbertitzaile batzuen parte hartzea.
- Berariazko zerga-aholkularitza.
Behin proiektua sendotutakoan, ARPA Abogados Consultores-ek honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Merkataritza ustiapenerako kontratuak.
- Nazioartekotzea.
- Burtsa kapitalizazioa (MAB).
- Desinbertsio Prozesuak.
- Bat-egite eta eskuratzeak.
Era berean, eta beti ere farmazia eta bioteknologia arloko enpresei aholkularitza bere osotasunean emateko helburua izanik, ARPA Abogados Consultores-ek itun egonkorrak lortu ditu arloko aholkularitza erakunde espezializatuekin, eta horrek zerbitzu juridiko espezializatuari maila goreneko aholkularitza teknikoa gehitzea ahalbidetzen du. Horri esker, gure zorroan honako zerbitzuak ere eskuragarri dituzue:
- Laguntza publikoen kudeaketa.
- Road-maps Erregulatorioak.
- Ad-Hoc Garapen Plangintzen definizioa eta ikuskapena.
- Due Diligence Teknikoa.
- Medikamentu Umezurtzen Izendapena (EMA – FDA).
- Dokumentu teknikoen eraikitze eta ikuskatzea (IMPD/IB/CTAak).
- Scientific Advice.e-CTD erregistro txostenak eraiki eta balidatzea.
- Erregistro prozeduren eskaera (Europa, AEB eta garatzen ari diren merkatuak).