Horretarako gaitutako edozein bitarteko erabiliz ematen dizkiguzun datu pertsonalak pribatutasun-politika honen arabera tratatuko dira.
Identitatea: ARPA A&C, S.L. (aurrerantzean, ARPA).
Posta helbidea: Sarasate pasealekua 5, 1. esk., 31002 Iruña (Nafarroa).
Telefonoa: 948 210 112
Emaila: arpa@arpa.es
Datuen babeserako ordezkariaren kontaktua: dpo@arpa.es
Ondoren, pribatutasun-politika honek jasotzen dituen datuen tratamenduei buruzko informazioa emango dizugu, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (aurrerantzean, DBEO) lege-oinarria eta datuen berariazko gordetzeko epea adieraziko dizkizugu. Epe horiei legezko betebeharrak betetzeko eta datuak bildu zireneko helburua betetzetik erator litezkeen erantzukizunei erantzuteko behar den denbora gehitu beharko zaie:
Tratamendua |
DBEOren 6. artikuluaren lege-oinarria |
Gordetzeko epea |
Informazio- edo kontsulta-eskaerak. Erreklamazioak |
||
Bidaltzen dizkiguzun informazio-, kontsulta- edo erreklamazio-eskaerei erantzutea, horiek eskatzen duten kudeaketa eta irismenarekin. Zerbitzu- edota lankidetza-proposamenak egitea. |
DBEOren 6.1.a). Interesdunak tratatzeko baimena eman zuen. DBEOren 6.1.b). Tratamendua beharrezkoa da interesdunak hala eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko. |
Zure eskaerari edota erreklamazioari erantzuteko eta hura kudeatzeko behar den denbora. |
Zerbitzuak ematea |
||
Gurekin kontratatu dituzun zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea.
Horren ondoriozko zerga, administrazio eta lege betebeharrak betetzea, egindako lan eta zerbitzuengatik kobratzea barne. |
DBEOren 6.1.b). Tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko. DBEOren 6.1.c). Legezko betebehar bat betetzea: merkataritzako araudia, zerga-araudia, kapitalak zuritzea. |
Harremana edota zerbitzua luzatzen den bitartean. |
Albiste eta komunikazio komertzialen buletina |
||
Gure buletinera harpidetzen zarenean edo baimena ematen diguzunean, ARPAren eta ARPA Fundazioa eta ARPA Accounting SL erakundeen jardueraren berri emango dizugu, honako hauek barne: jarduerak, interes eta informazio orokorreko artikuluak, eskaintzak, promozioak eta gure zerbitzuei buruzko artikuluak edo edukia posta elektronikoz, baita horien irekieraren monitorizazioa ere. |
DBEOren 6.1.a). Interesdunak tratatzeko baimena eman zuen. DBEOren
|
Tratamendurako zure oposizioa arte. |
Giza baliabideak: enplegu-poltsa eta hautaketa-prozesuak |
||
Enplegu-poltsa bat kudeatzen dugu; eta, alde horretatik, ARPAko lan-eskaintza batean izena ematen duzunean edota zure CVa bidaltzen diguzunean, zure datuak tratatuko ditugu egon litezkeen lanpostu hutsak, lankidetzak, praktikak edo bekak betetzeko. Hautagaitza jakin bat denean, zure hautagaitza aztertuko da eta, hala badagokio, zurekin harremanetan jarriko gara. |
DBEOren 6.1.a) Interesdunak tratatzeko baimena eman zuen.
DBEOren 6.1.b). Tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko.
|
Hautagai konkretuetan hautaketa prozesua irauten duen bitartean eta urtez, zure kurrikuluma gure lan poltosara sartu eta gero. |
Prestakuntza-ekintzak eta ekitaldiak |
||
Izena emateko edota izena eman duzun ekitaldian edo prestakuntza-jardueran parte hartzeko izapideak egingo ditugu, eta ekitaldiari/jarduerari buruzko informazioa bidaliko dizugu (materialak, balorazio-inkestak, jakinarazpenak edo aldaketen abisuak…). Era berean, ARPAk antolatutako edo parte hartzen duen prestakuntza-ekintzei dagokienez, zure datuak erabiliko ditugu ekitaldiari/jarduerari buruzko iritzi-kontsulta bat/gogobetetasun-inkesta bat bidaltzeko. |
DBEOren 6.1.b). Tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko.
DBEOren 6.1.a). Interesdunak tratatzeko baimena eman zuen.
|
Izen-ematea kudeatzeko eta ekitaldia garatzeko behar den denbora. |
Zerbitzuak pertsona juridiko batean ematen dituzten ordezkariak/pertsona fisikoak: Pertsona juridiko bat ordezkatuz gero. |
||
Datuak tratatuko ditugu, pertsona juridikoarekiko harremana normaltasunez kudeatzeko. |
DBEOren 6.1.f). Interes legitimoa; DPBEDBLOren 19. artikuluan oinarrituta. |
Aldeen arteko harremanak irauten duen bitartean. |
Cookieak: Web orri hau bisitatzen hastean cookieak jasotzea onartu baduzu, webguneko cookie-politika aplikatuko zaizu; nabigazioan lortutako datuak hemen kontsulta dezakezun cookie-politian adierazitako helburu hauetarako erabiltezeb dira. |
||
|
|
|
Baldin eta uneren batean eskatzen badizugu baimena ematea eskatzen duen helburu batekin zure datuak tratatzeko baimena, baimena ez emateak (edo geroago kentzeak) ez du inolako ondoriorik izango zuretzat. Halaber, ez du inolako ondoriorik izango zure datuak interes legitimoan oinarritutako helburuetarako tratatzearen aurka egiteak.
Datuak biltzeko inprimaki batzuetan nahitaezko gisa markatutako eremuak sartu dira (izartxo batekin ageri dira), eta gainerakoak guztiz borondatezkoak dira. Gauzak horrela, borondatezko eremuak ez betetzeak ez du inolako ondoriorik izango, eta horretan interesa izanez gero soilik osatu ahal izango dira.
1.3.1.- Bildutako datu pertsonalak.
Gure webgunearen bidez prestatutako inprimakien bidez identifikaziorako eta harremanetarako datuak bilduko dira; esaterako, izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, etab. Inprimaki espezifiko baten bidez, informazio osagarria bidal diezagukezu (adibidez, kontsultaren arrazoia edo curriculum vitaea enplegu-inprimakian). Azkenik, cookieekin dituzun lehentasunen arabera, zure gailuaren konfigurazioa orrira sartzean edo bidaltzen dizkizugun jakinarazpenetara sartzean, zure nabigazioa erregistratu ahal izango dugu gure webgunean, eta jakinarazpen komertzialen irekiera ezagutu.
1.3.2.- Datuen gaineko bermeak eta erantzukizuna.
Datuen titularrak bermatzen du horretarako prestatutako inprimakien bidez edo horretarako prestatutako beste komunikabide batzuen bidez emandako datuak egiazkoak, zehatzak eta eguneratuak direla. ARPAri emandako datu pertsonalak bidaltzen dituen pertsona ez den beste hirugarren batenak badira, ARPAk bermatzen du argi eta garbi informatu dela haren datuez egingo diren tratamenduez, eta titularrak horiek ulertzen dituela eta datu horiek ARPAri jakinarazteko baimena (informatua eta librea) lortu duela.
Oro har, legezko betebeharra denean izan ezik, zure datuak ez zaizkio hirugarren bati jakinaraziko edo transferituko aldez aurretik zure berariazko baimena izan ezean. Nolanahi ere, hirugarrenei egindako zenbait datu-jakinarazpen edota -transferentzia araudi jakin batek ezar ditzake; edo administrazio publikoekiko betebeharrei erantzuteko izan daitezke, une bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera hala eskatzen den kasuetan. Beste jakinarazpen batzuk zerbitzua ematearen beharrezko ondorio izango dira. Kasu horretan, hirugarren horiekin indarrean dagoen legeriak ezartzen duen tratamendu-enkarguaren nahitaezko akordioa egiteko konpromisoa adierazten dizugu, nahitaezkoa den kasuetan.
Zure datu pertsonalak Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo dauden erakundeei jakinarazi behar bazaizkie, aldez aurretik datuen transferentzia horien berri emango zaizu; eta konpromisoa hartzen dugu transferentzia horiek beti baimenean oinarrituta egiteko, hirugarren horiekin Europako Batzordeak (edo, halakorik balego, transferentzia horiek modu zilegian egiteko aukera ematen duen oinarri legitimatzaileak) onartutako datuen babeserako klausula tipoak sinatzeko. Era berean, ARPAk konpromisoa hartzen du datuak babesteko araudiaren arabera dauden berme guztiak hartzeko, zure datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko.
ARPAk Mailchimpek (The Rocket Science Group) eskainitako newsletter bidalketa eta kudeaketa zerbitzua erabiltzen du, eta horrek AEBetara datuen nazioarteko transferentzia egitea dakar. Transferentzia horren aurretik, dagozkion kontratu-klausula tipoak formalizatu behar dira.
Halaber, Googlek (Google Ireland Limited) hornitutako analitika web zerbitzu bat erabiltzen dugu, “Google Analytics” deiturikoa, hornitzailearen baldintza eta kondizioen arabera, Europar Batasunaren eremu ekonomitik kanpo nazioarteko datu transferentziak egitea dakar, eta hornitzailearen adierazpenaren arabera, Europar Komisioak ezarritako klausula kontraktual ereduen bitartez aplikatu daiteken marko legala betetzen dute.
Tratatzeko bildutako datu pertsonalei dagokienez, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak erabil ditzakezu. Halaber, egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzea edo aurkaratzea eskatzeko eskubidea izango duzu; kasu horretan, ARPAk tratamendua etengo du, eta datu horiek gordeko ditu, soilik, hala ezartzen dion arauzko betebeharren bat badago edo egon daitezkeen ekintzak preskribatu arte.
Pozik erantzungo diegu datuen babesaren arloan egiten dituzun kontsulta edo erreklamazioei. Ildo horretatik, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu edo zure eskubideak erabili ahal izango dituzu datuak babesteko politika honen goiburuan adierazitako harremanetarako edozein bideren bidez. Era berean, egokitzat jotzen duzunean, kontrol-agintaritzara jo dezakezu erreklamazio bat jartzeko (esaterako, zure ohiko bizilekua dagoen, zure lantokia dagoen edo ustezko arau-haustea gertatu dela uste duzun herrialdean). Dagozkion ondorioetarako, jakinarazten dizugu Espainian Datuak Babesteko Espainiako Agentzia dela Kontrol Agintaritza, eta zure eskubideak erabil ditzakezula erakunde horrek horretarako prestatuta dituen eta bere egoitza elektronikoan eskuragarri dauden inprimakien bidez.
Uztailaren 11kako 34/2002 Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabiltzaileari jakinarazten zaio Web gune honen titularra ARPA A&C, S.L. merkataritza konpainia dela, Iruñean helbideratua, Sarasate Pasealekua 5, 1. eskuinean, B31879117 IFZ zenbakia duena eta Nafarroako Merkataritza Erregistroko 90. alean, 105. Folioan, Na 1.709 orrialdean inskribatua.
Edozein gauzatarako ARPA-rekin harremanetan jar zaitezkete 948210112 telefono zenbakiaren bidez, 948210163 faxaren bidez, zuen eskaria arpa@arpa.es helbide elektronikora zuzenduta edota orrialdeko harremanetarako inprimakiaren bitartez.
ARPA saiatzen da bertako informazioak kalitate gorenekoak izan daitezen, zuzenbide-oinarri sendoa izan dezaten eta zentzuz gaurkotuak egon daitezen. Hala ere, ez daitezke ziurtatu xehetasun bete-betea, sakontasuna, egokitasuna edota informazioaren gaurkotasuna, lege eta jurisprudentzia aldaketak direla eta, batez ere.
ARPA-k Webgune honen bidez, eskaintzen dituen zerbitzu profesionalen inguruko informazioa ematen du, hala nola, zuzenbidearen edo zergen inguruko jakinarazpenak, zirkularren eta site-an argitaratutako berrien bidez.
Erabiltzaileak jabetu behar du informazio hori eduki orokorrei dagokiela eta, beraz, ez daitekeela izan profesionalen zuzenbide-aholkularitzaren ordezko. Aski jakina denez, kasu bakoitzak azterketa xehe-xehea behar izaten du, auzi bakoitzean bil daitezkeen inguruabarren aniztasuna dela-eta, eta horrek erantzun juridikoak alda ditzake kasu bakoitzean.
ARPA-k baztertu egiten du site-an eskainitako informazioak Erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako edozein kalteren erantzukizuna, baita erabiltzaileak erabakiak hartzea edota jardunen bat egitea ekarri badu ere.