ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

PRAKTIKA ARLOAK

Teknologia Berriak

 

ARPA Abokatu Aholkulariek Organizazioei erabateko aholkularitza zerbitzua eskaintzen die. Horregatik, gure Teknologia Berrien Saileko profesionalek aholkularitza eta auditoretza zerbitzuak eskaintzen dituzte Informazio eta Komunikazio-Teknologien Zuzenbide arloan. Besteak beste, Datuen Babesa, konfidentzialtasuna, kontratazioa eta jabetza intelektualaren inguruko gaiekin lan egiten dugu.

DATUEN BABESA

  • Organizazioetako Informazio jarioen analisia.
  • Neurri zuzentzaileen proposamena eta araudia betetzearen ebaluazioa Organizazioetan.
  • Organizazioen araudiarekiko egokitzapenak.
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan fitxategiak erregistratu.
  • Oharpenak, klausulak, kontratuak landu eta idatzi.
  • Segurtasun Agiria idatzi.
  • Egokitzapenen mantenu zerbitzua.
  • Auditoretza Zerbitzua.
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean ikuskaritza edota zigor alorrean defentsa legala.
  • In Company formakuntza.

KONFIDENTZIALTASUNA

ARPA Abokatu Aholkulariek informazioaren kudeaketaren inguruan bezeroek dituzten kezkekin bat egiten dute. Horregatik, bezeroen egoerak aztertuz beharrezko neurri zuzentzaileak proposatzen dituzte.

  • Konfidentzialtasun akordioak (langileekin, hornitzaileekin eta abar).
  • Baliabide informatikoak erabiltzeko politika: posta elektronikoa, Interneten nabegazioa, euskarrien sarrera eta irteera, gailu eramangarriak eta abar.
  • Know how kudeaketa eta babesa, sekretu industriala, Organizazioen jabetza intelektuala eta industriala.

INTERNET

ARPA Abokatu Aholkularien helburua da bezeroak Interneten hasten duen edozein proiekturekin laguntzea. Hasierako faseetatik proiektua martxan jarri arteko aholkularitza lanetan ariko dira gure profesionalak, mantentze egonkorra ere eskaintzen dugularik.

  • Erabateko aholkularitza juridikoa Interneteko proiektuetan.
  • Ohar legalak eta kontratazioaren baldintza orokorrak idatzi.
  • Bide elektronikoaren bidez komunikazio komertzialak (e-mail marketing).
  • Web orrialdeen auditoretza lanak.
  • Dominio izenen inguruko gatazkak.

JABETZA INTELEKTUALA

Egile eskubideek gero eta garrantzi handiagoa dute eta aholkularitza zehatza eskatzen dute. Sortzaileen posizioa, interprete, editore, ekoizle, erabiltzaile eta abarrenak ezberdinak direnez, kasuan kasuko azterketa sakona egiten dugu.

  • Jabetza intelektualaren eskubideen transmisioa.
  • Argitalpen, ekoizpen, gauzatze musikal kontratuak…
  • Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskripzioak.
  • Eskubide urraketak eta jabetza intelektualaren inguruko delituak.

MARKAK

Gaur egun bizi dugun globalizazioaren testuinguruan produktu eta zerbitzuak marken bitartez identifikatzea nahitaezko tresna bilakatu da Organizazioentzat. ARPA Abokatu Aholkulariek aktibo hau sortzen eta kudeatzen laguntzen dute:

  • Marken eta izen komertzialen erregistroa.
  • Lizentzia eta lagapen kontratuak.
  • Marken urraketa kasuetan defentsa juridikoa.