ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

PRAKTIKA ARLOAK

Prozesala

 

ARPA Abokatu Aholkularien abokatuek bezeroen interesen alde egiten dute edozein orden jurisdikzionaletan. Zibilean (kantitateen erreklamazioak, zuzenbide konkurtsala, sozietateen zuzenbidea, lehiaren zuzenbidea…); Administrazioarekiko auzi-prozesuetan (zergak, hirigintza, administrazio lokala…); Lan Zuzenbidean (kaleratzeak eta zigorrak, mugikortasun geografiko eta funtzionala…) edo Penalean (ekonomikoa, ondarezkoa, enpresen erantzukizunak…).

ZIBIL-MERKATARITZA

  • Kopuruaren erreklamazioak: deklarazio eta betearazpen prozesuak (sententzien betearazpena, kanbio-letrak, txekeak, pagareak, mailegu hipotekarioen eskriturak, kreditu polizak…).
  • Zuzenbide Konkurtsala: prozedura konkurtsaletan jardun.
  • Sozietate Zuzenbidea: akordio sozialen inpugnazioak, administratzaileen aurkako akzioak, konkurtsoak.
  • Lehia-Zuzenbidea: itun eta araudi internazionalen inguruko jardunaldiak, Konpetentziaren Defentsaren Legea, Lehia Desleialaren Legea.
  • Jabetza Industrial eta Intelektualaren Zuzenbidea: eskubideen inpugnazioa, akordioen urraketa, arau-hausteen etetea.
  • Banaketa eta Agentzia Zuzenbidea: agentzia edo banaketa kontratuen iraungipena, kantitateen erreklamazioak, konpetentzia debekuen urraketak.

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-PROZESUAK

  • Zergak eta fiskalitatea: zerga ikuskapenak, diru-sarrera okerren itzultzea.
  • Hirigintza: lizentziak, inpugnazioak, desjabetze-txostenak, infrakzioak, zigorrak…
  • Administrazio lokala: inpugnazioak, txosten sanzionatzaileak, lizentziak, ofizioz berrikusketak…
  • Konkurtso publikoak: konkurtso publikoen adjudikazio helegiteak, pleguen inpugnazioa.
  • Txosten sanzionatzaileak: ingurumena, hirigintza, osasuna, zirkulazioa.
  • Administrazioaren ondare erantzukizuna.
  • Funtzio Publikoa: diziplina-txostenak, ordainketak, plantila organikoak, sarbidea…
  • Datuen Babesa: Datuak Babesteko Espainiar Bulego aurrean egiteko prozedurak.
  • Subentzio publikoak: diru itzulerak, minorizazioak.
  • Desjabetzeak.

LAN ZUZENBIDEA

  • Kaleratze eta zigorrak.
  • Mugikortasun geografiko eta funtzionala.
  • Kopuruaren erreklamazioak.
  • Lan baldintzen funtsezko aldaketei buruzko prozesuak.
  • Lan-kontratuak.
  • Subrogazio enpresariala.
  • Langileen lagapen ilegala.
  • Prozedura kolektiboak.
  • Gizarte-Segurantza alorreko prozedura judizialak: bajak eta lanerako ezintasun iraunkorrak.
  • Besteak.

PENALA

  • Pertsona juridikoen erantzukizun penala:corporate compliance
  • Zuzenbide Penal-Ekonomikoa (zerga zigorrak).
  • Zuzenbide Penalean Ondare zigorrak (ebasketak, lapurretak, maulak).
  • Enpresen Zuzenbide Penala (delitu sozietarioak, merkatu eta kontsumitzaileen kontrako delituak, jabetza industrial eta intelektualaren kontrako delituak).
  • Pertsonen Intimitatearen eta Ohorearen kontrako delituak.
  • Ingurunearen kontrako delituak.
  • Giza-hilketak eta Epaimahaiaren aurreko prozesuak.
  • Administrazioaren kontrako delituak.
  • Udalbatzei, Udalei eta Administrazio Publikoari orokorrean aholkularitza juridikoa, beren lanak burutzean sortzen diren autoritateen kontrako akusazioetan.

ARBITRAIAK

Azkenik, ARPA Abokatu Aholkulariek zerbitzuak eskaintzen dituzte arbitraje organoen aurreko gatazken ebazpenetan.

Arbitraia justizia lortzeko baliabide erabilgarri, bizkor eta eraginkorrean bihurtu da azkenaldian. Aldeek erabaki dezakete arbitrai sistema erabiltzea gatazkei aurre egiteko eta behartuta egongo dira ebazpen arbitralak betetzeko.

Arbitroek ebatzi eta Laudo Arbitrala deiturikoa argitaratuko dute, horrek indar loteslea izango du eta apelaezina izango da.