ARPA Abokatu Aholkularien lanetan, Fiskal edo Zerga alorra oso garrantzitsua da. Gure helburuen lorpenerako gure profesionalek bezeroak aholkatzen dituzte Zerga Administrazioekin dituzten harremanetan..
PLANGINTZA
ARPA Abokatu Aholkularien zerga alorrean eskaintzen duten zerbitzu ezberdinen artean, enpresen plangintza fiskala dugu.
Plangintza lan hauen barnean gure Fiskal edo Zerga Sailak Sozietateen gaineko itxiera fiskalaren aurreikuspena egiten du urtearen azken hiruhilabetekoan, zama fiskalaren jardueraren estimazioa egiteko asmoarekin
Horrek guztiak aukera ematen du faktura fiskala murrizteko neurri egokiak har daitezen.
ESTRATEGIAK
Enpresen barne berregituratze prozesuetan aholkularitza eskaintzen dugu, baita enpresaren edo beste enpresekiko parte hartzeetan ere:
- Bat-egite eta eszisioak, erabatekoak eta partzialak.
- Balioen trukatze lanak.
- MBO, LBO eragiketak.
- Dirua ez den ekarpen bereziak.
- Aktibitate ekarpenak.
- Beste eratako berregituraketak.
Enpresen berregituraketa prozesuen barruan, ARPA Abokatu Aholkulariek zerga alorreko Due Diligence lanetan ere aritzen dira.
BETEBEHAR FORMALAK
- Urteko deklarazioak; hirugarrengoekin eragiketak; Ondarearen gaineko Zerga; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga; Sozietateen gaineko Zerga.
- Hiruhileko eta urteko deklarazioak: BEZa eta Atxikipenak (kapital higigarria, errentamendua, PFEZ).
- PFEZren Ordainketa Zatikatuak eta Sozietateen gaineko Zergaren deklarazioak eta likidazioak.
- Ondare Transmisioaren Zerga.
- Ekonomi Jardueraren Gaineko Zergan alta egin.
- Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren likidazioak.
- Erroldan alta eta bajak.
- Kontabilitatea, beharrezko Liburuen prestakuntza.
IKUSKARITZAK
ARPA Abokatu Aholkularien profesionalek bezeroak laguntzen dituzte Ogasun Forala naiz Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren aurreko ikuskaritza prozesuetan
Prozesu horietan nahitaezkoa da araudi prozedimentalean ezagutza sakonak edukitzea, baita eskarmentu zabala izatea ikuskatuen interesen defentsan ere.
Horrela, ARPA Abokatu Aholkulariek bezeroen izenean ikuskaritza prozesuetan parte hartzen dute, haien interesen alde emaitzarik egokiena lortzeko asmoarekin.