ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

PRAKTIKA ARLOAK

Aholkularitza Ekonomikoa

 

ARPA Abokatu Aholkulariek erabateko aholkularitza lanak eskaintzen dituzte arlo ezberdinetan, esate baterako, enpresen balorazioetan, negozio eta bideragarritasun planetan eta plangintza ekonomiko-finantzieroan. ARPA Abokatu Aholkulariek arlo hauetan eskarmentu zabala dutenez, bezeroek dituzten behar guztiez arduratuko dira zerbitzu egokiena prestatzeko helburuarekin.

BALORAZIOAK

Enpresen balorazio prozesuek, enpresek duten berezko balioa lortzen laguntzen dute. Horretarako jardute profesionalean onartzen diren zenbait teknika erabiliko dira. Enpresen balorazioak helburu askotarako erabiltzen dira, adibidez:

Enpresen balorazioak helburu askotarako erabiltzen dira, adibidez:

  • Salerosketak gauzatzeko.
  • Akziodunen sarrera eta irteteak edo kapitalak handitzeko.
  • Balio unitateen identifikazioa burutzeko (balioen sorrera eta suntsitze iturriak).
  • Enpresen jarraipenerako erabaki estrategikoak hartzean.
  • Fusio, erdiespen edo balioen truke operazioetan.
  • Arrisku kapitaldun Sozietateekin operazioetan.

NEGOZIO-PLANA

Negozio-Plan baten eraketa funtsezkoa da erabaki egokiak hartzeko, horrek negozio ideia baten bidegarritasuna jakitera eramango gaitu.

Egoera ezberdinen aurrean erabakiak hartzeko, garrantzi handikoa da Negozio-Planen eraketa, adibidez hasu hauetan:

  • Negozio berri baten eraketa.
  • Negozio bat handitzeko asmoa.
  • Enpresen zabaltze eta hedapena bestelako negozioetara.
  • Finantziazio iturrien bilaketa lanak.
  • Bazkide berrien sarrera.
  • Diru-laguntza ofizialak lortzea.

BIDERAGARRITASUN-PLANA

Zenbait egoeratan funtsezkoa da aldaketak proposatzea negozioaren arlo ekonomikoan. Bideragarritasun-Plan batek aldaketa horiek sor ditzaketen gizarte ondorioak ekonomikoki eta finantza arloan aztertuko du. Honako egoeren aurrean erabakiak hartzeko orduan lagungarria izango da:

  • Inbertsioak gauzatzean.
  • Enpresa bat berriro martxan jartzean.
  • Prozedura konkurtsalak bideratzean.
  • Finantziazio iturriak bilatzean.
  • Bazkide berrien sarreran.
  • Diru-laguntza ofizialak lortzean.

EKONOMI-FINANTZA PLANA

Merkatu eragiketak era egokian gauzatzeko, sozietateek arlo ekonomikoan orientazio zerbitzua izan behar dute. ARPA Abokatu Aholkulariek aurrekontuen planteamendu eta jarraipenetan lagun dezakete enpresek emaitza hobeak izan dezaten.