ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

PRAKTIKA ARLOAK

Administratiboa

 

ARPA Abokatu AholkulariekZuzenbide Administratiboan aholkularitza kontsultibo, prebentziozkoa eta kontenziosoa eskaintzen dute bezero pribatu (partikularrak, enpresak…) zein publikoei (udalak, diputazioak, mankomunitateak, sozietate publikoak…).Zuzenbide Administratiboko arlo ezberdinetan lan egiten dugu, batez ere administrazioarekiko helegiteetan eta administrazioarekiko auzi-prozesuetan, baita desjabetze, isun, zigor, kontu publiko, diru-laguntza, sozietate publiko eta hirigintza alorretan ere.

ERREKURTSOAK

Administrazioak berak edo haren kontra bideratutako alegazio eta errekurtso administratiboak, baita administrazioarekiko auzi-prozesuak eta auzitegi naiz epaitegietan gertatutakoak honako gaietan:

  • Hirigintza: lizentziak, inpugnazioak, desjabetze txostenak, arau-hausteak, isunak, zigorrak…
  • Ingurumena: baimenak, isuriak, soinua, emisioak, hondakinak, isunak…
  • Udalak, Diputazioak, Mankomunitateak: inpugnazioak, espediente sanzionatzaileak, lizentziak, ofiziozko berrikusketak, ondasun lokalak…
  • Kontratazio publikoa: kontratu publikoen adjudikazio errekurtsoak, plegu inpugnazioak.
  • Zergak eta fiskalitatea: zerga ikuskaritzak, diru-sarrera okerren itzultzea.
  • Ondasunak: meatzeak, uren jabetza publikoa, mendiak, portuak, itsasaldeak, komunalak…
  • Espediente sanzionatzaileak: ingurumena, hirigintza, osasuna, trafikoa…
  • Administrazioaren erantzukizun patrimoniala.
  • Datuen Babesa: Datuak Babesteko Espainiar Bulego aurrean prozedurak.
  • Laguntzak eta diru-laguntza publikoak: itzultze eta minorazioak.
  • Desjabetzeak: erabilera publikoa, justiprezioak.

ADMINISTRAZIO LOKALA

ARPA Abokatu Aholkularien Zuzenbide Publikoko Saila, udal, mankomunitate, sozietate publiko lokal eta abarretan aritzen diren abokatu eta aholkulari talde batek osatzen du. Honako gaietan aritzen dira:

  • Kontratu, hitzarmen eta ordenantzak idatzi.
  • Antolaketan aholkularitza lanak (saioak, akordioak, aktak, deialdiak, eta abar).
  • Kontratazio publikoak. Kontratazioaren plegu eta prozedurak.
  • Atxikitutako eta mendeko erakundeen sorrera (erakunde autonomoak, entitate publikoak, sozietate publikoak, eta abar).
  • Prozedura administratiboa.
  • Ogasun lokala: zergak, tasak, kontribuzio bereziak, ordenantzak…
  • Zerbitzu publiko lokalen gestio moduen aukeraketa eta artikulazioa.
  • Inpugnazioa: bide administratibo eta administrazioarekiko auzi prozesuetan bideratze eta defentsa lanak. TANaren aurrean errekurtsoak.
  • Administrazioaren ondare erantzukizun txostenak.
  • Hirigintza: hirigintza diziplina, planeamendua...
  • Txosten juridikoak idatzi.
  • Entitate lokalen araudia, antolaketa eta funtzionamendua.
  • Ondasun publikoak: komunalak, bideak, infraestrukturak eta ekipamendu publikoak.
  • Administrazioaren ondarea.

KONTRATAZIO PUBLIKOA

Kontratazio publikoaren arloan, bezero publiko zein pribatuei zuzenduta, ARPA Abokatu Aholkularien zuzenbide administratiboko abokatuek honako zerbitzuak eskaintzen dituzte besteak beste:

  • Baldintza ekonomiko-administratibo orokor eta partikularrekin pleguak idatzi.
  • Kontratu publikoen prestaketa prozeduran eta adjudikazioetan aholkularitza lanak.
  • Proiektu eta azpiegitura publikoak.
  • Kontratazio Mahaietan parte hartu.
  • Kontratazio prozeduratan eta kontratu publikoen exekuzioan bezero pribatuei zuzendutako aholkularitza lanak.
  • Prestakuntza, adjudikazio eta kontratu publikoen exekuzio prozeduratatik sortutako arazoen aurrean aholkularitza lanak.
  • Beste erakundeengandik eratorritako kontratu publikoak eta Administrazio Publikoa ez den botere adjudikatzaileak.
  • Txosten eta irizpide juridikoen lanketa.
  • Kontratazio Batzordeen eta Baliabide kontraktualen Auzitego Administratibo Zentralaren aurrean errekurtso eta erreklamazioak.
  • Administrazioarekiko auzi-prozesuak

DESJABETZEAK

  • Hirigintza desjabetzeak, azpiegitura publikoen desjabetzeak, meatzeen desjabetzeak…
  • Desjabetze prozesuaren fase ezberdinetan aholkularitza lanak, ohiko nahiz premiazko prozeduratan.
  • Erabilera Publikoaren deklarazioa eta okupazio beharra.
  • Txosten eta diktamen juridikoen lanketa.
  • Balio justu handiago bat lortzeko erreklamazioak. Aprezio orriak eta txosten perizialak.
  • Ondasun desjabetuak berriz ere tasatu.
  • Ondasun desjabetuen berrikusketa lanak.
  • Administrazioarekiko errekurtsoak Desjabetzearen Epaimahai Probintzialaren ebazpenen aurka.

DIRU LAGUNTZAK

Bezero publiko zein pribatuei zuzenduta. ARPA Abokatu Aholkulariek honako zerbitzuak eskaintzen dituzte:

  • Jarduera arloak kontutan izanda diru-laguntzak bilatu.
  • Diru-laguntzak bideratu.
  • Diru-itzuleren erreklamazio administratiboak eta diru-laguntzen minorazioak.
  • Hutsegite eta arau-hausteak.
  • Txosten eta irizpen juridikoak idatzi.
  • Administrazioarekiko errekurtsoak.
  • Administrazioarekiko auzi-prozesuak.

SOZIETATE ETA FUNDAZIO PUBLIKOAK

Administrazioaren sozietate eta fundazio publikoak, oraindik funtsean merkataritza zuzenbide eta sozietarioen menpe daudenak, Zuzenbide Publikotik datozen zenbait berezitasun dituzte. Horregatik, ARPA Abokatu Aholkularien Zuzenbide Administratibo-Sozietario Sailak, merkataritza, zerga, hirigintza eta abarreko zerbitzuez gain, Zuzenbide publikoari dagokien zerbitzuak eskaintzen dituzte:

  • Administrazio Publikoei aholkularitza lanak sozietateen eta fundazio publikoen eraketetan; berezitasunak haien sorreran, estatutuak, ekarpenak, mugaketak …
  • Zerbitzu publikoen gestioa bailitzan konfigurazioa.
  • Eragiten dien araudi juridiko-administratiboaren identifikazioa.
  • Proiektu eta azpiegituren kudeaketan aholkularitza lanak.
  • Administrazio publikoekin loturak. Administrazioaren Erakunde Instrumental gisa konfiguratu.
  • SEC-95ren aplikazioa. Aurrekontuen finkapena.
  • Lehiaketak eta kontratu publikoak: Pleguak Idatzi, kontratazio mahaiak, eztabaiden ebazpenetan aholkularitza…

MEATZARITZA

ARPA Abokatu Aholkularien Zuzenbide Publikoko Sailak, meatzaritza arloan zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, zerga, merkataritza eta nazioarteko alorrekin elkarlanean. Meatzaritzako adar juridiko ezberdinetan ematen ditu zerbitzuak, esate baterako, administratibo gaietan, hirigintzan, zerga alorrean, kontratazioan, ingurumenean, merkataritzan, prozesu zuzenbidean, eta abar. Zerbitzu horien artean, aipagarrienak honakoak dira:

  • Meatzaritzako baimenak eta kontzesioak bideratzen ditugu; ikerketarako baimenak, esplorazioetarako baimenak, ustiapenerako baimenak (Meatzaritza Legeko A, B eta C Ataletan agertzen dena).
  • Meatzaritza alorrean edukiak izan ditzaketen hirigintza prozedurak bideratu egiten ditugu, esate baterako, Udalen gaineko Sektore-Planak edo PSIS deiturikoak gaztelaniaz; Udalen gaineko Sektore-Proiektuak edo PRSIS gaztelaniaz, hirigintza udal-planak eta abar.
  • Ingurumen tramitazio eta baimenak meatzaritza ekintzei lotuta: IPPC, Ingurumen Baimen Integratuak, Ingurumenari lotutako gaitzak, jarduera sailkatuen baimenak, Ingurumen-talkako Txostenak, Ingurumen-talkako Deklarazioak eta abar.
  • Industrien Hondakinen Kudeaketa eta Berriztapen Planak bideratu (975/2009 Errege Dekretua).
  • Red Natura 2000 (LIC) izenekoaren barruan meatze-jarduerak. Eremu Berezien Kontserbazioa eta Hegaztien Eremu Berezien Eremuak. Hegazti eta Ingurumen Basatiaren Direktiba.
  • Domeinu Publiko Hidraulikoa: uren emakida, azpiegiturak…
  • Mendien erabilgarritasun publikoen bateragarritasun deklarazioen bideraketak; denborazko okupazioa…
  • Meatzaritza ekintza murriztaileen Udal jarduerak (hirigintza alorreko jarduerak, udal-ordenantzak…).
  • Meatze baimenen transmisio edo lagapen kontratuak.
  • Zerga aholkularitza eta plangintza.
  • Meatze aktiboen salmenta kontratuak; fusio eragiketen kontratuak; eskuratzeak; absortzioak; meatze-enpresen berregituraketak.
  • Estatu mailako eta nazioarteko kontratazioa.
  • Meatze-proiektuetan Joint Ventureak.
  • Ondasun eta eskubideen desjabetze txostenetan aholkularitza zerbitzua.
  • Meatze-aktibo eta ingurumen-pasiboen azterketak gauzatu.
  • Babes administratibo eta judiziala.