Lege Oharra

Lege Oharra

TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Uztailaren 11kako 34/2002 Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabiltzaileari jakinarazten zaio Web gune honen titularra ARPA A&C, S.L. merkataritza konpainia dela, Iruñean helbideratua, Sarasate Pasealekua 5, 1. eskuinean, B31879117 IFZ zenbakia duena eta Nafarroako Merkataritza Erregistroko 90. alean, 105. Folioan, Na 1.709 orrialdean inskribatua.

HARREMANAK

Edozein gauzatarako  ARPA A&C, S.L.-rekin harremanetan jar zaitezkete 948210112 telefono zenbakiaren bidez, 948210163 faxaren bidez, zuen eskaria arpa@arpa.es helbide elektronikora zuzenduta edota orrialdeko harremanetarako inprimakiaren bitartez.

DATUEN BABESA

Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteteko Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, erabiltzaileari jakinarazten zaio Web-orriko inprimakien bidez eman litzakeen datuak, Iruñeko Sarasate Pasealekua, 5, 1.Bko ARPA A&C, S.L.-ren jabetzako “Clientes y/o Proveedores” izeneko artxibategian sartuko direla, haien trataerarako, horrela, erabiltzaileak egindako informazio eskaerak artatu ahal izateko, hala nola publizitaterako. Horretarako, erabiltzaileak Fitxategiaren jabe den enpresak bide elektronikoz eskain diezaizkiokeen produktu eta zerbitzuak jasotzeko beraraizko baimena emanen du eta baita eskuratutako datuak aholkularitza zerbitzuan diharduen Arpa Accounting S.L. merkataritza-sozietateari lagatzeko ere, haren publizitatea ere bide elektronikoz jaso dezan.

15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan ezarritakoari men eginez, jakinarazten zaizu, haien trataerarako bildutako izaera pertsonaleko datuei dagokienez, haietan eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula, fitxategiaren jabeari ohar honen goiburuan ageri den helbidera, indarrean dagoen legeriak adierazten duen moduan eskaera idatziz eginez gero.

ERANTZUKIZUN MUGAPENAK

ARPA A&C, S.L. saiatzen da bertako informazioak kalitate gorenekoak izan daitezen, zuzenbide-oinarri sendoa izan dezaten eta zentzuz gaurkotuak egon daitezen. Hala ere, ez daitezke ziurtatu xehetasun bete-betea, sakontasuna, egokitasuna edota informazioaren gaurkotasuna, lege eta jurisprudentzia aldaketak direla eta, batez ere.

ARPA A&C, S.L.-k Webgune honen bidez, eskaintzen dituen zerbitzu profesionalen inguruko informazioa ematen du, hala nola, zuzenbidearen edo zergen inguruko jakinarazpenak, zirkularren eta site-an argitaratutako berrien bidez.

Erabiltzaileak jabetu behar du informazio hori eduki orokorrei dagokiela eta, beraz, ez daitekeela izan profesionalen zuzenbide-aholkularitzaren ordezko. Aski jakina denez, kasu bakoitzak azterketa xehe-xehea behar izaten du, auzi bakoitzean bil daitezkeen inguruabarren aniztasuna dela-eta, eta horrek erantzun juridikoak alda ditzake kasu bakoitzean.

ARPA A&C, S.L.-k baztertu egiten du site-an eskainitako informazioak Erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako edozein kalteren erantzukizuna, baita erabiltzaileak erabakiak hartzea edota jardunen bat egitea ekarri badu ere.