ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Zuzenbide Internazionala

 

ARPA Abokatu Aholkulariek eskaintzen duten erabateko aholkularitza zerbitzua internazional alorrera ere zabaltzen da. Alor horretan lan egiten duten profesionalek ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte bezero nazional (zerbitzu horiek atzerrian behar dituztenentzat) zein atzerriko bezeroei (zerbitzu horiek Estatu mailan behar dituztentzat):


  • Filialak ireki eta horien inguruko aholkularitza zerbitzua.
  • Enpresen salerosketak, Joint Venture akordioak.
  • Distribuzio sareak ezarri eta agentzia zerbitzuak.
  • Kontratazio internazionala: merkantzien salerosketa, berme internazionalak eta abar.
  • Higiezinen salerosketa eta errentamendua.
  • Ez-ordainketen erreklamazioak.
  • Nazioarteko litigazioa eta arbitrajea.

Aipatzekoa da oso ARPA Abokatu Aholkulariek EUROJURIS INTERNATIONAL sareko kidea dela. Horrek esan nahi du Europar Batasuneko Estatu kideekin eta mundu osoko 600 bulegotako sarearekin lan egiten dugula. Horrez gain, gure profesionalek ondorengo lan-taldeen kideak dira:

  • Corporate Law Group.
  • Business Group.
  • Energy and Environment Law Group.