ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Fundazioak

 

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen eraketetan ospe handia dute horiek dituzten onura fiskalek. ARPA Abokatu Aholkulariek eskarmentu zabala dute fundazio publiko zein pribatu, estatu edo autonomi mailako, zerga erregimen komuneko edo Nafar zein Euskal Autonomi Erkidegoko zerga erregimenen aholkularitza lanetan.

Horrela, ARPA Abokatu Aholkulariek bezeroak behar duen aholkularitza eskaintzen dute fundazioen diseinu eta eraketetarako. Ildo horretatik erreserba izendapenez arduratzen dira, baita honako lanez ere: beharrezko diru kopurua aztertu, Estatutu Sozialak idatzi, memoriak eratu, Patronatua arautu, Protektoratua eta harekin harremanak zehaztu, Fundazioen Erregistroan izena eman.

Era berean, Fundazioa funtzionatzen dagoenean gure profesionalek Patronatuaren aholkularitzan aktak idatzi, liburuak eraman edo fundazioa eta hirugarrenen arteko kontratuak idazteaz arduratzen dira.

Gainera, ARPA Abokatu Aholkulariek fundazioei zerga eta kontabilitate arloan zerbitzuak eskaintzen dizkie, bereziki, irabazi-asmorik gabeko erakundeek zerga erregimen bereziaz goza dezaten, baita fundazioari eginiko diru-ekarpen eta mezenasgo zerga-pizgarriak ere aintzat hartuz.