ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Familia-enpresa

 

Familia-enpresen kasuetan, Konpainia merkantil orok duen problematikaz gain, familia-enpresa izateagatik izaten ohi dituzten arazo arruntak aztertzea garrantzitsua da: kapital sozialaren titularren artekoak, kudeaketa eta zuzendaritza organoen antolaketatik eta bereziki, belaunaldi generazioanala dela medio sor daitezkeen arazoak.

Arlo horretan, Familia-Protokoloa tresna funtsezkoa da enpresaren ondorengotza arautzeko beraz, ARPA Abokatu Aholkulariek ondoko jarduera hauek garatzen dituzte:

  • Senitartekoekin bilerak eta haien arteko elkarrizketak sustatu.
  • Familia protokoloaren eraketa eta etorkizunerako garapen posibleak.
  • Gobernu Organoei aholkularitza (Familia Batzordea, Protokolo Komitea eta Bazkide Batzordeak).
  • Ezkontza-kapitulazio eta testamentuen eraketa Familia Protokoloen ildotik.
  • Estatutu Sozialak, Bazkide Itunak, Gobernu Organoak eta abarrak Familia Protokolora egokituta.

Esandako ondorengotza gauzatzeko oinarrizkoa da plangintza fiskal egoki bat edukitzea:

  • Kasuan kasuko egoera eta familia-taldearen egoera aztertuz Ondare Gaineko Zergatik zama fiskala optimizatu.
  • Lidergotzan ondorengotzak duen garrantzia azpimarratu. Jarraipen eta transmisioetan plangintza fiskal apropos bat sustatu inter vivos edo mortis causa.