ARPA Abokatu Aholkulariak Arrisku-Kapital Sozietate, Arrisku-kapital Fondo eta Arrisku-Kapitalen Erakundeen Sozietate kudeatzaileen eraketa eta aholkularitza lanetan aritzen dira. Gainera, partaidetzetan aholkularitza funtsezkoa da bazkideen kontingentzia erantzukizunak, irtetze paktuak eta abar erregulatzeko.
Partaidetza horiek modu egokian kudeatzeko, bezeroei, operazioak gauzatzeko garaian, erabateko aholkularitza eskaintzen diegu. Honako zerbitzuak eskaintzen ditugu:
- Due Diligence prozesuak burutu.
- Kontratuak landu eta operazioa burutu aurretiko dokumentuak gauzatu: Intentzio-Eskutitzak, memorandum of Understanding, Konfidentzialtasun Itunak.
- Bazkideen Paktuak idatzi.
- Partaidetza hartzeko kontratuak gauzatu.
- Operazioa burutzeko beharrezko dokumentazio soziala (aktak eta ziurtagiriak).
- Operazioak burutzeko erabateko zerga aholkularitza.
Gainera ARPA Abokatu Aholkulariak sozietate partaidetuen Administrazio Batzordeetan idazkari edo abokatu aholkulari lanak egiten dituzte.