TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Informazio gizartearen zerbitzuetako eta komertzio elektronikoaren legeko (34/2002) 10.artikuluak agintzen duen bezala, erabiltzaileari informatzen zaio Web Gune honetako titularra ARPA ASESORES SL Merkataritza-Konpainia dela, Iruñean (Nafarroa), Sarasate Pasealekua 5, 1.Eskubi, CIFa B31879117, Merkataritza-Erregistroko 90. Liburukia, 105. Folioa, NA 1.709. orrian inskribatuta dagoelarik.
KONTAKTUA
Edozein galdera izanez gero ARPA ABOGADOS Y CONSULTORES S.L. enpresarekin kontaktuan jarri. Telefono zenbakia: 948 210 112; faxa: 948 210 163; gure posta elektronikora emaila bidaliz: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , edo gure Web Guneko formularioa betez.
DATUEN BABESA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 lege Organikoak dioen bezala, erabiltzaileari ohartarazten zaio gure Web Gunean agertzen den formularioaren bitartez emandako datuak, ARPA Abogados y Consultores duen ¨Bezero edo/eta Hornitzaileak¨ izeneko Sarasate Pasealekua 5, 1B Iruñean dagoen fitxategian atxikituko dela, bezeroak dituen informazio eskari eta publizitateari aurre egiteko helburuarekin. Fitxategiaren titularra den enpresa honek eskain ditzakeen bide elektronikotik bidalitako produktu eta zerbitzuak direla medio, erabiltzaileak komunikazio komertzialak elektronikoki jasotzeko espresuki baimena ematen du; baita ere, emandako datuak, aholkularitza juridikoan lan egiten duten ARPA Accounting S.L.-ri argitaratze helburuekin lagatuak izan daitezke, era berean, erabiltzaileek, bide elektronikotik jasotzea baimentzen dutelarik. Oinarri hartuta 15/1999 Lege Organikoaren 5.artikuluak xedaturikoa, adierazten dizugu emandako atzitzea eska dezakezula, bai eta, egoki irizten badiozu, datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere. Horretarako eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, fitxategiaren titularrari, hasieran agertzen den helbidera, beti ere Legeak xedatutakoa kontuan hartuta.
ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Web Gune honen bidez ARPA ABOGADOS Y CONSULTORES S.L.-k eskaintzen du zerbitzu profesionalei buruzko informazioa, baita eduki juridiko edo fiskaleko zenbait komunikazio, zirkular eta berrien bidez argitaratzen direnak ere. ARPA ABOGADOS Y CONSULTORES S.L. saiatzen da argitaratzen dituen informazioak kalitatezkoak izan daitezen eta oinarri juridiko egokia izan dezaten. Hala ere, ezinezkoa da erabateko zehaztasuna, doitasuna edo egunerokotasuna bermatzea, etengabeko lege aldaketak eta jurisprudentzia dela medio. Erabiltzaileari ohartarazten zaio web gune honen informazioa orokorra dela, beraz, inoiz ez da profesionalengandik emandako aholkularitza balitz bezala hartuko. Jakina denez, egoera eta kasu ezberdinak direla medio, kasu bakoitzak azterketa zehatz zein zorrotza behar du, horren ondorioz, erantzun juridikoa kasuan kasukoa izango da. ARPA ABOGADOS Y CONSULTORES S.L.-k, site honen bitartez sor daitezkeen kalteen edozein erantzukizunari uko egiten dio, baita ematen den informazioa eta honek erabiltzailearengan sor ditzakeen ondorioei ere.
COOKIES
Cookiak, erabiltzailea sarean barrena nabigatzen ari den bitartean nabigatzaileak jaso eta biltzen duen testu-artxibo bat da. Web gune honen titularrak, erabiltzaileari jakiarazten dio nabigazioaren informazioaren inguruko cookiak erabiliko direla. ARPA ABOGADOS Y CONSULTORES S.L.-k erabiltzaileari informatzen dio aukera dagoela web nabigatzaile gehienetan cookien inguruko konfigurazioak egiteko, baita cookien erabilera blokeatzeko ere. Kasu hauetan, gunearen titularrak ez du bermatzen nabegazio egokirik. Bestalde, ARPA ABOGADOS Y CONSULTORES S.L.-k jakinarazten du web gune honek Google Inc. enpresak eskaintzen duen Google Analytics zerbitzua erabiltzen duela. Google Inc. Delawareko enpresa da, eta ondoko hau da bere helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, USA ("Google"). Google Analytics-ek “cookie-ak" erabiltzen ditu web gunearen erabilera aztertzeko. Sortutako informazioa (zure IP helbidea barne) Googlen AEBtako zerbitzarietan artxibatuko da. Googlek ez du zure IP helbidea bere esku dagoen beste edozein daturekin lotuko. Googlek informazio hori erabiliko du, gure bidez, websitearen erabileraren arrastoari jarraitzeko helburuarekin. Jarduera-txostenak bildu eta web gunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Googlek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Googlerentzat prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IP helbidea lotuko Googlek duen bestelako datuekin. Datuen tratamendua edo informazioa errefusa dezakezu zure nabigatzailearen konfigurazio egokia aukeratu eta cookie-en erabilera errefusatuz; dena den, jakin behar duzu horrela eginez gero, webgune honen erabateko funtzionalitatea erabiltzeko aukera gal dezakezula. Webgune hau erabiltzean, zuk baimena ematen duzu Googlek zuri buruzko informazioaren tratamendua egin dezan, beti ere goian aipatuko moduan eta helburuetarako.
