ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Elikagaien Alorra

 

ARPA Abokatu Aholkularien profesionalek elikagaien alorreko enpresen aholkularitzan eskarmentu zabala dute, besteak beste, enpresa ekoizle, eraldatzaile edo komerzializatzaileekin lan eginez. ARPA Abokatu Aholkulariek alor honetan eskaintzen duten zerbitzuen artean, honako hauek aipagarriak dira:


  • Kooperatiben alorra: kooperatiben eraketa; Zuzentzaile Batzordeei aholkularitza; bazkideen altak/bajak bideratze prozesuak; aktak idatzi eta liburuak eraman…
  • Kontratazioa: negoziazioa; kontratazioan aholkularitza eta idazte lanak.
  • Lan alorra: langileen kontratazioa; lan eta lan-segurtasun prozesuak; kanpo aholkularitza.
  • Banaketa sareak: sareen diseinua; agentzia-kontratuak; banaketa-kontratuak; esklusibitate paktuak …
  • Elikagaien araudia: fabrikazioa; etiketazioa; merkaturatzeak; kontsumitzaileen erreklamazioak…
  • Publizitate araudia: kanpainen diseinua, Autokontrol espedienteak, prozedura judizialak…
  • Hedapen internazionala: atzerrian filialak eratu; Joint-Venture internazionalak eratu, sare komertzialak finkatu…
  • Agiri ekonomikoak eratu: Bideragarritasun Planak, Negozio Planak…
  • Ordaindu gabekoen erreklamazioak eta eskaerak: berankortasun kasuetan prozedura judizialak, nazio eta internazional mailan.
  • Lehia zuzenbidea: nagusitza posizio kasuetan gehiegikeri edo abusuak gertatzen direnean aholkularitza lanak; praktika kontzertatuak; lehia desleiala…