ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Farmazia eta bioteknologia

 

Bioteknologia eta bizitza zientziak aberastasun iturri garrantzitsuak izan daitezke aurrerantzean. Lanpostu berri asko sor ditzake diziplina horrek eta ikerketa alorrean ere inbertsio garrantzitsuak egitea posible izango da. Baliabide hauek erabili ahal izateko, Europak, arlo horietan ezagutza zientifikoak edukitzeaz gain, honakoa ere garrantzitsua izango da: nahitaezkoa izango da ezagutza horiek produktu, prozesu, eta zerbitzu berriak eratzeko ere erabiltzea, horrela, lanpostu berriak sortuko dira eta aberastasuna ekarriko du gurera. Gaitasun horiez gain, berebiziko garrantzia du ikertzaile berriak ahalik eta hobekien heztea, baita inbertsio berriak erakartzea eta gobernutik esparru juridiko, politiko eta araudi egokiak sustatzea.

ARPA Abogados Consultores errealitate berri horren jakitun dira, bioteknologia espainiarraren garapenean parte hartu dutelako. Baita ere, gai horietan eskarmentu zabala dute eta farmazia zein bioteknologiko arloetan aholkularitza zerbitzuak eskaini izan dituzte, besteak beste, Unibertsitate, Teknologia Zentro, ikerketa gune, Fundazio, Kapital-arriskudun entitate, Enpresa publiko zein pribatuetan. Eskarmentu horrek gaitasuna ematen die proiektu berri hauetan parte hartzeko eta era berean, erabateko aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko.

Bioteknologiko eta farmazia arloen inguruko behar zehatzei erantzuna emateko (gorri, berde eta zuri), eta ARPA Abogados Consultores bezeroei erantzun zuzenak zein zerbitzu egokiak emateko asmoarekin, jakintza-alor anitzeko talde berri bat sortu dute, eta horrekin batera, alor ezberdinetan jakitun diren abokatu zein aholkulari asko dituzte lanean aipatutako esparruetan. Horrela, arlo horietan aholkularitza zein bestelako beharrak dituzten enpresei laguntza ematen die.

DISEINU ETA MARTXAN JARTZEA

Ildo horretatik jarraituz, proiektu ezberdinen hasierako faseetan, ARPA Abogados Consultores ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte:

  • Negozio ereduaren definizioa.
  • Enpresa-plana eratu.
  • Bazkideen-Akordioak negoziatu eta idatzi.
  • Sozietateak eratu.
  • Sozietateen administrazio organoei aholkularitza zerbitzuak.
  • Ikerketa langileen kontratazio prozesua.
  • Konfidentzialtasun Akordioak.
  • Zerbitzu kontratuak eta elkarlan akordioak.
  • Ezagutzaren babes juridikoa.

FINKAPENA

Proiektuen finkatze fasean, ARPA Abogados Consultores bere bezeroak osoki lagundu zein aholkatuko ditu, esparru juridiko orokorretan zein beren aktibitate zehatzetan ere, besteak beste, ondorengoak landuz:

  • Fabrikazio kontratuak.
  • Teknologia-transferentzia kontratuak.
  • Lagapen kontratuak, lizentzia kontratuak edota garapenezkoak.
  • Zergen inguruko Due Diligenceak, baita juridiko zein finantzario esparruetakoak ere.
  • Enpresen balorazioak.
  • Inbertitzaile berrien parte hartzeak.
  • Zergen inguruko aholkularitza zehatza.

JARRAIPENA

Proiektua finkatuta, ARPA Abogados Consultores ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Ustiapen komertzialen kontratuak.
  • Internazionalizazioa.
  • Burtsan kapitalizazioak (MAB).
  • Desinbertsio prozesuak.
  • Fusioak eta eskuratzeak.

AHOLKULARITZA TEKNIKOA

Honela, farmazeutiko eta bioteknologiko arloetan lan egiten duten enpresei osoki aholkatzeko eta laguntzeko xedearekin, ARPA Abogados Consultores akordio egonkorrak arlo horietako kontsultariekin lortu dituzte, aholkularitza ahalik eta teknikoena ere izan dadin. Horrek, honako zerbitzuak ere eskaintzera eramaten ditu:

  • Diru-laguntza publikoen kudeaketa.
  • Road-maps-ak.
  • Ad-Hoc Garapen Planak berrikusi eta definitu.
  • Due Diligence Teknikoa.
  • Zurtz sendagaiak izendatu (EMA-FDA).
  • Dokumentu Teknikoak berrikusi (IMPD/IB/CTAs).
  • Scientific Advice.
  • Erregistro dossierrak eraiki eta onetsi (e-CTD).
  • Erregistro prozeduren eskaerak (Europa, USA eta merkatu emergenteak).