ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Corporate Compliance

 

Ekainaren 22ko 5/2010 Lege organikoak Zigor Kodearen erreforma dakar. Horrek, pertsona juridikoen erantzukizun penala ezartzen du delitu zehatzetan, hau da, pertsona juridikoen ordezkari edota langileen delituengatik zigortuko da ¨beharrezko kontrola¨ langilegoarengan jarri ez den kasuetan.

Garrantzitsua da oso aipatutako pertsona juridikoen langileen erantzukizun penala ekiditeko corporate compliance program aktuazio protokoloa ezartzerik badagoela, prebentzio kontrol eta zainketa egokiak erabiltzearekin batera.

ARPA Abokatu Aholkularien aburuz, Corporate compliance program bat lantzeak Organizazioaren analisi zorrotz eta zehatza behar du, horregatik, jakintza-arlo anitzeko profesionalak batuz gure eskarmentua eta jakintza osotasunean eskaintzen dizkiegu bezeroei, ondorengo zerbitzuak aipagarriak direlarik:

  1. Organizazioaren ebaluazio zerbitzua: arriskuak alor guztietan eta erakundearen lanpostu ezberdinetan antzeman.
  2. Corporate compliance programak gauzatu.
  3. Barne-salaketa sistemak eratu edo whistleblowing.
  4. In company formakuntza.
  5. Organizazioaren compliance officerrari laguntza.
  6. Corporate defense: prozesu penaletan Organizazioari laguntza juridikoa.

Gure xedea Organizazioei araudia betetzeko laguntza zerbitzua eskaintzea da, hasieran, arriskuak antzemanez eta aplikazio protokoloa eratuz, baita aplikazio unean edo mantzentze lanetan ere.