ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Arrisku-Kapitala

Udal Aholkuralitza

 

Gaur egun Udal gehienak ekonomia egoera zailean daude arrazoi anitzengatik, besteak beste, diru-sarreren murrizketak, gastuaren areagotzea, inbertsioak egiten jarraitu beharra eta abarrak aipatzekoak dira, horregatik berrikuntzak beharrezkoak dira ekonomiko-finantziero mailan.

ARPA Abokatu Aholkulariek eskarmentu zabala dute Zuzenbide Publiko Lokal zein Enpresaren aholkularitza eta kudeaketa mailan eta jakintza-alor anitzeko taldearekin lan egiten dute arlo ekonomiko-finantziero, fiskal, administratibo, hirigintza eta lan-zuzenbidean bi helburu garrantzitsu lortzeko: alde batetik, Udaletan jasangarritasun ekonomiko-finantziero eta aurrekontuena lortzea, eta bestetik, jarduera ekonomikoa sustatu eta indartzea.

Ildo horretatik, ARPA Abokatu Aholkulariek konponbideak eta ekintzak sustatzen dituzte Udal baliabideak hobetzeko eta aldi berean eragile ekonomiko eta sozialak aktibatzen saiatzen dira. Zerbitzu hori, honakoa da:

DIAGNOSIA

  • Diru-sarrera eta gastuen azterketa.
  • Hartzekodunak eta zordunak. Ordainketen epeak.
  • Zorren ratioak.
  • Altxortegi-aurreikuspenak.
  • Diru-bilketak.
  • Zerbitzu publikoen azterketa eta kostuak.
  • Kontzesio administratiboen azterketa juridikoa.
  • Langileak.
  • Udal ondarea.

EKINTZA-JASANGARRITASUN PLANA

Kasuan kasuko neurriak hartu beharko dira, esate baterako: :

  • Udal diru-sarrerak mantendu eta gastuak kontrolatu.
  • Gaitasun finantzieroa areagotu.
  • Udal-fiskalitate eta Ogasun Lokaleko egokitzapenak eta berrikusketa lanak. Dinamizazio fiskala.
  • Udal kontratazio mekanismoak hobetu.
  • Langileen kontrol eta kudeaketak: hitzarmenak, kontratazioa eta abar.
  • Zerbitzu publikoen finanziazioa. Inbertsio pribatuak.
  • Aurrezte eta energia eraginkortasunean hobekuntzak.
  • Kudeaketa eta udal-ondarearen optimizazioa.

SUSTAPENA ETA POLITIKA AKTIBOAK

Kasuan kasuko neurriak hartu beharko dira, esate baterako:

  • Inbertsio pribatuak indartu eta sustatu: fiskalitatea, diru-laguntzak, formakuntza, finantziazioa eta abar.
  • Neurriak babes sozialean: mikromaileguak, hobariak eta abar.
  • Udal inbertsio publikoak dinamizatu eta indartu. Hirigintza eta Etxebizitza.
  • Ekintzaileen sustapena eta merkataritza lokala (kenketak, fiskalitatea eta abar).