Gizarte Segurantzaren Sistemaren eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriak, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartu du, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izanda, Etxeko Langileen Sistema Berezia sortuz.
Izena eman eta afiliazioa
2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, langileek etxeko lanak egiten dituzten enplegatzaileek, Kotizazioaren Kontu Kodea izan beharko dute Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Bereziaren barruan. Horrela, bere zerbitzura dauden langileak Sistema horretan izena emango ditu. Hartarako, TA6 edo TA7 eredu berriak aurkeztu behar dituzte Gizarte Segurantzaren edozein Administraziotan edo Erregistro elektronikoaren bidez, Kotizazioaren Kontu Kodea eskatzeko, eta TA 2S?0138 eredua langileen alta edo baja eskatzeko. Etxeko Langileen Sistema Berezian eskatzen diren altak, lan?jarduera hasi aurretik egin beharko dituzte, eta 6 eguneko epea dute bajak jakinarazteko.
Hala eta guztiz ere, aipatutako arauak, aldi iragankorra aurreikusten du, 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko ekainaren 30 arte. Aldi horretan, alta?egoeran dauden langileak dituzten enplegatzaileek, Erregimen Orokorraren Etxeko Langileen Sistema Berezi berrian Kotizazioaren Kontu Kodea irekitzeko beharrezkoak diren datuak eta zerbitzura dituzten langileen alta bideratzeko beharrezkoak direnak jakinarazi beharko dizkiote Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari. Funtsezko datuen artean, langileen hileko ordainsaria dago. Enplegatzaileei lan hori errazteko, TAETXEa izeneko eredua sortu dute.
Aldi iragankorrean eskatutako altek, eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik izango dute eragina Sistema Berezia aplikatzeko.
Aipatutako arauak aurreikusten du, 2012ko ekainaren 30a izanda, Etxeko Langileen Sistema Berezian sartzeko eskatutako baldintzak betetzen direla jakinarazi ez bada, enplegatzaile batentzat bakarrik modu esklusiboan eta etengabean zerbitzuak ematen dituzten etxeko langileak badira, Sistema Berezirako egindako kotizazioa, 2012ko uztailaren 1etik aurrera, Kotizazioa eta bilketa atalean aipatzen den eskalaren goiko tartean ezarritako kotizazio-oinarria hartuta egingo da.
Zerbitzuak partzialki edo modu ez jarraituan hainbat enplegatzaileri ematen dizkieten langileei dagokienez, 2012ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den arauak ez du aurreikusten Sistema Berezian barne hartzea, orain arte Erregimen Berezian egiten zen moduan. Horren ordez, bakoitzarengandik jasotzen duten ordainsariaren arabera zerbitzuak ematen dituzten enplegu bakoitzari dagokion titulartasuna duten Kotizazio Kontuetarako atxikitako besteren konturako langile moduan egin beharko da. Horretarako, enplegatzaile bakoitzak, Kotizazioaren Kontu Kode bat izan beharko du Etxeko Langileen Sistema Berezian (TA 6 edo TA 7 eredu berria Kotizazioaren Kontu Kodea eskatzeko, eta TA 2S?0138 eredua, langileen alta edo baja eskatzeko). Ekainaren 30erako langileek zerbitzuak partzialki edo modu ez-jarraituan ematen dizkieten enplegatzaileek Sistema Berezian sartzeko eskatutako baldintzak betetzen direla jakinarazi ez badute, Sistema Berezi horretatik kanpo geratuko dira, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ofizioz bideratuko du dagokion Erregimeneko baja.
Kotizazioa eta diru?bilketa
Sistema Berezi honen kotizazioa, langileek jasotako ordainsariengatik dagokion tartearen araberakoa izango da, lauki honen araberakoa, alegia:
|
Hileko ordainsariaren tartea
|
Kotizazio-oinarria |
|
74,83 arte hilean. |
90,20 €/hilean. |
|
74,84€-tik 122,93€ arte hilean. |
98,89 €/ hilean. |
|
122,94 €-tik 171,02€ arte hilean. |
146,98 €/ hilean. |
|
171,03€-tik 219,11€ arte hilean. |
195,07 €/ hilean. |
|
219,12€-tik 267,20€ arte hilean. |
243,16 €/ hilean. |
|
267,21€-tik 315,30€ arte hilean. |
291,26 €/ hilean. |
|
315,31€-tik 363,40€ arte hilean. |
339,36 €/ hilean. |
|
363,41€-tik 411,50€ arte hilean. |
387,46 €/ hilean. |
|
411,51€-tik 459,60€ arte hilean. |
435,56 €/ hilean. |
|
459,61€-tik 507,70€ arte hilean. |
483,66 €/ hilean. |
|
507,71€-tik 555,80€ arte hilean. |
531,76 €/ hilean. |
|
555,81€-tik 603,90€ arte hilean. |
579,86€/ hilean. |
|
603,91€-tik 652,00€ arte hilean. |
627,96 €/ hilean. |
|
652,01€-tik 700,10€ arte hilean. |
676,06 €/ hilean. |
|
700,11€-tik aurrera hilean. |
748,20 €/ hilean. |
Aurreko laukiaren kotizazio-oinarriek gora egingo dute, 2012rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak Erregimen Orokorraren gutxieneko oinarrirako ezartzen duen igoeraren arabera.
2012. urterako, kotizazio-tasa % 22koa izango da (18,30 enplegatzailearentzat eta 3,70 langilearen kontura). Kontingentzia profesionalengatiko kotizaziorako, 42/2006 Legearen laugarren Xedapen Gehigarriak onartutako sarien tarifan aurreikusitako tasa aplikatuko da, 26/2009 Legean (PGE 2010) adierazitakoa.
2012, 2013 eta 2014. ekitaldietan % 20ko murrizketa egingo da, etxean zerbitzuak ematen dituzten eta Sistema Berezian sartuta geratzen diren pertsonak kontratatzeagatiko kontratazioetan; betiere, kotizatu beharra, sistema hori Erregimen Orokorrean Sistema Berezi moduan sartu den egunetik aurrera sortu bada. Murrizketa hori, hobari batekin handituko da, % 45 heldu arte familia ugarietan, erregimen berezi honetan dagoeneko aplikatzen ari diren murrizketa eta hobari berdinekin. Kasu guztietan, enplegatzailea izango da kuotak sartzearen arduraduna, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean ezarritako arautegiari jarraituz.
Babes?ekintza
Kontingentzia arruntengatik jasotzen den diru-laguntza, baja hartu eta laugarren egunetik aurrera jasoko da, enplegatzailearen ardurapean geratzen da egun horretatik aipatutako bajaren zortzigarren egunera arte langileari prestazioa ordaintzea, bi egunak barne. Bajaren bederatzigarren egunetik aurrera enplegatzaileak enpresaren ekarpena soilik kotizatu beharko du, horrela langilearen ekarpena Gizarte Segurantza edo erakunde laguntzaileen ardurapean geratzen da.
Aldi bateko ezintasun-laguntza Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ordainduko du zuzenean . Horrelako, baja hartu eta zortzi egunera, gutxienez, laguntza eskatu beharko dute, etxetik hurbilen duten Institutu horretako bulegoan.
Azaroaren 4ko 1596/2011 Errege Dekretuak ezartzen duen arabera (290. BOE, abenduaren 2koa), 2012 urtarrilaren 1etik aurrera, Sistema Berezian benetan integratu arte, edo gehienez, 2012, 2012ko ekainaren 30arte, aldi baterako ezintasuna laneko istripu edo laneko gaixotasun edo gaixotasun batengatik gertatu bada, laguntza ere jasoko da, lanean baja hartu eta laugarren egunetik aurrera. Horrela, enplegatzaileak, prestazioa ordaindu beharko dio langileari, egun horretatik aipatutako bajaren zortzigarren egunera arte, biak barne. Bederatzigarren egunetik aurrera, arrazoi horrengatiko baja Gizarte Segurantzak ordainduko du, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren Laneko Istripu eta Gaixotasunen Mutua batek.
Hala ere, etxeko langilea Sistema Berezi berrian sartutakoan, laneko istripu eta gaixotasun batek eragindako aldi baterako ezintasun-laguntza, lanean baja medikoa hartu eta hurrengo egunetik aurrera jasoko du.
Azkenik, lanaldi partzialeko, edo oso baten baliokidea ez den jarduera dutenek, lanaldi osoko langileen babes bera izango dute, hala ere, prestazioak jasotzeko beharrezkoak diren kotizazio-aldiak egiaztatzeko, bere kotizazio-oinarriaren araberako lan-ordu kopuruan hartuko da.
Erreformaren azterketa berezko gaia ez izan arren ARPA ABOKATU AHOLKULARIEK jakinarazi nahi dute:
- Lehenik, berehalako izen emate eta derrigorrez afiliatzeko betebeharra ezarri dela, eta, edozein kasutan Erregimen Berezian dagoeneko inskribatuta daudenentzat, Erregimen Orokorrean inskribatzeko beharra izanen dute aldi baterako epea bukatu baino lehen, 2012ko ekainaren 30a arte alegia.
- Bigarrenik, lanaldiaren zein portzentaje estalita duen kontutan hartu gabe, etxeko langilearekin dagokion harremana, eta kobratu behar duen ordainsaria bere lanarengatik, behar den kontratuan erregulatzearen onurak.
