ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

Berriak

Hitz berria sortu da: “express” lizentzia.

 

Igaro den urte amaieran eta aurtengoaren hasieran entzun eta irakurri izan ditugu udal askok onartu dituzten ordenantzen inguruko berriak. Ordenantza horiek honako ezaugarria dute amankomunean: mekanismo berri bat martxan jarri dutela zeinarekin berehalako kontzesioak egin daitezkeen, hau da, “express” kontzesioak. Kontzesio horien bitartez berehalakoan eman ahal izango dira aktibitate lizentziak, irekiera lizentziak eta hirigintzarako lizentziak.

Nahiz eta hedabideek sarritan “express” hitza erabiltzen duten, juridikoki Ardura-Adierazpena bezala ulertzen dugu. Horrek esan nahi du sustatzaile edo promotoreak adieraziko duela haren ardurapean ekintzak egiteko beharrezkoak diren ezaugarriak betetzen dituela eta derrigorrezko epearen barruan egingo duela bere lana.

Beste era batean esanda, mekanismo horrekin lortu nahi dena aktibitate edo ekintza bat ahalik eta modurik azkarrenean (10 egun udal batzuetan, 24 ordu beste batzuetan eta abar) martxan jartzea da. Ildo honetatik, soilik Ardura-Adierazpena aurkeztuta baimenak lortzeko itxaronaldiak eta traba burokratikoak ekidituko dira. Beraz, urteetan zehar iraun duen sistema, hau da, administrazioaren aldez aurretiko esku-hartzeak aipatutako kasuetan ekidituko dira. Honela, administrazioaren interbentzioa kasu hauetan ikuskatzea izango da, betebehar legalak betetzen diren edo ez egiaztatzeko hain zuzen ere.

Horrela gauzak, gaur egun bizi dugun krisi egoera eta langabezi tasa altuengatik, eta ondorioz lana eta enpleguak eratzeko premiarengatik, ulergarria da neurri hauek hartu izana. Are gehiago, neurri hauek ez dira bakarrik udaletan aplikatuko, baizik eta Autonomi Erkidegoetako Administrazioetan egiten diren baimenetan ere.

Esan beharra dago oso garrantzitsuak izan daitezkeela mekanismo horrek ekar ditzakeen onurak eta Ardura-Adierazpena eta abarrak ekar ditzaketen aurrerapausoak ere garrantzitsuak dira. Hala ere, tamalgarria da geure administrazioek soilik krisi egoera baten aurrean erreakzionatu izana, eta erreakzio hau mugatua dela oraindik ere oso aipagarria da.

Ardura-Adieranzpena ordea, 2009. urtetik existitzen den mekanismoa da. Urte horretan geure Lege-Ordenamenduan txertatu zen, azaroaren 23ko 17/2009 Legearekin alegia. Lege hori 2006/123/CE Europar Batasuneko Zuzentarauera egokitzearren onartu zen. Baita ere, ¨omnibus¨ izenarekin ezagutzen den 25/2009 legea oso garrantzitsua izan zen esparru honetan, estatuko 40 lege baino gehiago aldatu zirelako bi printzipio berriei egokitu ahal izateko.

Nolanahi ere, nahiz eta lizentzia “expresen” afera hirigintza lizentzia txikietara eta aktibitateen irekierarako lizentzietara mugatu duten (lokal txikien irekierarako, komertzio esparru txikien irekierarako eta abar), asko pozteko moduko gauza da lizentzia “expresen” kontua. Hala ere, erregimen honen kanpo geratuko direnak ere badaude, horiek sor ditzaketen ingurumenean inpaktuarengatik, esate baterako, tabernak, jatetxeak, diskotekak, supermerkatuak, eta abar.

Ondorio gisa, esan dezakegu hitz berria sortu dela administrazioaren kontu-hartzean, eta kontzeptu berri honek beharko du administrazioaren aldeko ezagutza eta baita ekintzaile berriena ere.