ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

ZIRKULARRAK ETA ARGITALPENAK

Familia-enpresa izan, edo ez izan belaunaldi aldaketen kudeaketa egokia behar da enpresa ororen jarraipena ziurtatzeko

 

Familia-enpresak oinarrizko elementu bat dira aktibitate ekonomikoan, aberastasun eta enplegu sorreran daukan garrantziak adierazten duen bezala. Sendotasun garrantzitsuak dituzte -konpromiso eta ardura handia, familiaren baloreen eta enpresaren kulturaren identitatea, jarraitasuna eta epe luzeko ikuspuntua, ezagutza eta baloreen zabalkundea denboran zehar, erabakiak hartzeko orduan bizkortasuna eta bizitasuna, mozkinen berrinbertsio handiagoa, enpresaren gizarte erantzukizun handiagoa. Dena den, erronka handiak dituzte haien baitan eta horiei aurre egin behar diete.

Enpresak sortzen dituzten pertsona gehienen nahia berdina izaten da gehienetan, hura ahalik eta denbora gehien irautea, alegia.

Gehienetan, enpresak eratzen dira denbora luzez bizirik iraun dezaten. Hala eta guztiz ere, askotan, batez ere enpresa ertain eta txikiak, faktore ezberdinak direla medio ezegonkortu egiten dira. Ezegonkortasun hori belaunaldien aldaketa edo generazioen trantsizioarekin areagotzen da beti, eta bereziki, jabetzaren ezaugarria jokoan sartzen denean. Enpresa mota hauetan jabetzaren ezaugarria garrantzitsua da, oso zaila delako ordezko egokia aurkitzea, hura sortu zutenek enpresaren aktibo nagusia direlako. Gauza arras ezberdina da enpresa bat sortzea, garatzea zein hedatzea eta haren langileak enpresaren kudeaketan eta jabetzarekin zer ikusirik ez izatea. Orokorrean, aipatutako azken enpresa horiek ez dira horren ahul gelditzen jabetzan aldaketak suertatzen direnean.

Horrela, familia-enpresa batean belaunaldi aldaketaren garaia heltzen denean, arriskua dator nahitaez atxikituta. Arrisku horri aurre egitea ez litzateke arazo handiegia izan beharko, hori bai, beti ere kudeaketa egoki batekin. Aitzitik, arazoari aurre egiten badiogu trantsizioak edo belaunaldian aldaketak ekar ditzakeen buruhausteei erreparatu gabe, enpresaren etorkizuna arrisku larrian jar dezakegu nahi gabe. Enpresa orok egoera horiei aurre egin behar diete eta momentu hori era egokian kudeatzeko prest egoteak arazoak ekidin ditzake. Ardura eta prestutasuna behar-beharrezko osagaiak dira Enpresaren biziraupena bermatzeko.

Belaunaldien arteko trantsizioa gertatuko bada, hura naturaltasun osoz hartzeak garrantzi handia dauka, naturala den bezala pertsonon bizitzak hasiera eta bukaera duela onartzeak. Hala eta guztiz ere, halako enpresa-proiektu batek ez du zergatik bukatu behar kideen erretiratzearekin. Igaro beharreko erronka bat da, eta ezin da ekidin, ekiditen badugu, ondorio latzak ekarri ditzakeelako.

Enpresa horien jabeek onartu behar dute enpresak biziraun behar duela haien presentzia gabe, eta pertsona berriak sartuko direla hainbeste denboraz zuzendutako negozio horretan. Itsasontzia berbera izango da, ez ordea kapitaina. Errealitate hori ez ezagutzeak ondorio kaltegarriak ekarriko ditu, ziur.

Esandako guztia kontuan izanik, garrantzitsua da oso jabetza berriaren oinarriak zehaztea, horrek, bere jarraitasuna eta iraupena bermatuko baitu. Oinarri horiek Protokolo deitutako dokumentuetan isla daitezke, enpresaren jabeek eta haien ondorengoek sinatuko dituztenak. Horiek, belaunaldi aldaketaren funtsa izan daitezke.

Asko dira dokumentu mota hauetan idatz daitezkeen aldeak, arruntenak hauek direlarik:

  • Enpresaren titulartasun aldaketaren garai zehatza eta modua; ondorengo jabeek zein eginkizun izango duten; enpresaren gobernatzea eta kudeaketa zelakoa izango den; familiakoen zeregin zehatzak eta abar.
  • Bazkideen eskubide eta betebeharrak; jokabide-kodeak eta horiek haustean gerta daitezkeenak; Enpresan lanik egingo ez duten bazkideen zeregin zehatzak, haien konpromisoak eta enpresa denboran iraun dadin ondorengotzak zehaztea.
  • Enpresaren administrazioaren ingurukoak; akzio edo parte-hartzeen transmisioak, kapital soziala ahalik eta egonkorren iraun dezan; bestelako baliabideak ere atxiki daitezke familia-protokoloetan, esate baterako, Familia-Enpresetan, ezkontza-kapitulazioak, testamentuak, adingabekoen ongiak kudeatzeko erak, besteak beste.
  • Familia zein bazkideen ezagunak kontratatzean jarraitu beharreko pausuak, eta horien ordain sariak.

Aipatutako alderdi horiek zein bestelakoak lotuta izatea aurrerapauso handia da familia-enpresentzat. Horregatik, enpresek normalean trantsizio-prozesu horri aurre egin behar diote, eremu oro egoki mugatuta izateko.

Jabeen erretiroa baino egun bat lehenago ezin dira pentsatu gauza hauek, lasaitasunez eta denborarekin hartzea komenigarria delarik, gauzak ongi egin nahi baditugu behintzat. Horrela, belaunaldi aldaketa gertatzerakoan enpresaren baloreak, kultura eta abarrak integratu daitezke pixkanaka, gauzak asko erraztuz.