ARPA Abogados Consultores, despacho de Abogados en Pamplona, San Sebastián y Valladolid

PRAKTIKA ARLOAK

Hirigintza

 

ARPA Abokatu Aholkulariek Hirigintza Zuzenbide Sailean erabateko aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute, bezeroek dituzten behar guztiei erantzunez.


HIRIGINTZA PLANEAMENDUA

  • Aholkularitza eta jarraipen lanak, planeamenduaren tresna eraketan eta partikular zein enpresetan duten edo izan dezaketen eragina.
  • Jabetzetan Planeamenduaren ondorioz suertatu diren kalteen inguruan aztertze lanak.
  • Administrazioarekin hirigintza hitzarmenak landu, planeamendu zein gestioen inguruko hitzarmenak.
  • Planeamendua eratzeko erabiltzen diren tresna juridikoen lanketa: Araudia, Memoria.
  • Arkitektura eta ingenieritzan adituekin lankidetzak, planeamenduaren tresna ezberdinak lantzeko.

DIZIPLINA

  • Hirigintza eta lurzoruaren erabileraren inguruko esku-hartzeak: lizentziak, aurri-egoeren deklarazioak eta abar.
  • Hirigintza legaltasunaren babesa: obren etete eta eraispenak.
  • Hirigintza Zuzenbide berreslea: hirigintzan arau-hausteak, jarduera zigortzailea…
  • Bide administratiboan errekurtsoen lanketa eta jarraitze lanak eta espedienteen bideratze lanak.
  • Ingurumen arloan hirigintzaren eragina.
  • Bezeroen interesen defentsa Administrazio Publikoaren erabakien aurrean.
  • Administrazioaren ondare erantzukizuna: kalte-ordainak.

KUDEAKETA

  • Edozein hirigintza jarduera garatzeko lurzoru urbano, urbanizagarri edo urbanizaezinetan aholkularitza lanak.
  • Kudeaketa sistemen garapenean aholkularitza juridikoa; konpentsazioa, lankidetza eta desjabetzea.
  • Konpentsazio batzordeak, estatutuak garatu nahiz idatzi eta jardute oinarriak.
  • Partzelazioak eta birpartzelazioak.
  • Hirigintza eskubideen balorazioak.
  • Desjabetzeak: bezeroen eskubideak babestu desjabetzen ondorioz sortutako kalteengatik.

HIGIEZINEN ZUZENBIDEA

  • Ondasun higiezinen gaineko eskubideen titulartasunean aholkularitza lanak.
  • Jabari espedienteak eta jabetzen aldarrikapenak.
  • Mirabetzak eta mugaketak.
  • Higiezinen inguruko eragiketa juridikoetan aholkularitza.
  • Lurzoruaren eskuratzea, eraikigarritasuna…
  • Lizentzien eskaera lanak, obra-kontratuak betetzea, urbanizazio eta eraikuntzak.
  • Eraikuntza Kode Teknikoarengandik datozen eskubideen aholkularitza lanak.