ARPA Abokatu Aholkulariek erabateko aholkularitza lanak eskaintzen dituzte Sozietario alorrean (dokumentuak idatzi, kudeaketak, negoziaketak, liburuen kudeaketa, Batzorde eta Kontseiluak…) kontratazioetan (salerosketak, errentamenduak, finantziazioak, bermeak, agentziak…) bat egite eta eskuratzeetan, joint-venturetan (enpresen balioespenak, Due Diligences…), distribuzio zuzenbidean (merkataritza-sareen aztertze eta diseinua) eta lehiaren zuzenbidean.
SOZIETATEAK
Sozietario alorrean erabateko aholkularitza eskaintzen dugu:
- Eraketaren unean: kasuan kasuko azterketak sozietate motaren arabera. Estatutu Sozialak idaztea eta bestelako dokumentuak (Bazkideen Itunak, Barne Araudia, Bozken Sindikazio Ituna), Sozietateari buruzko izapide eta gestioen kudeaketa lanak.
- • Garapenaren unean: kontratuak idatzi eta horien negoziaketa burutu; Aholkularitza iraunkorra zuzenbide eta ekonomia alorretan; Batzordeen Aktak eta Administrazio Kontseiluen garapena eta formalizazioa; Bazkideen Erregistro Liburuen eramatea; Akzio Nominatiboen Erregistro Liburua; Sozietate Unipertsonalen Kontratu Liburuak eta akordio sozietarioak orokorrean; Idazkari karguen kudeaketa lanak edo Administrazio Kontseiluen Abokatu Aholkularienak.
- Azkenik, gure profesionalek desegite eta likidazio prozesuetan aholkatzen dute, hartzekodunen konkurtso eta errestrukturazio operazioetan orokorrean.
KONTRATAZIOA
Gatazkak ekiditeko erarik aproposena, edota arazoei aurre egiteko modurik hoberenetakoa, kontratuak burutzeko aholkularitza egoki eta profesionala izatea da. Alor horretan gure zerbitzuak eskaintzen ditugu, negoziaketa, formalizazio, garapen eta kontratuen iraungipenaren inguruan, honako hauek azpimarragarriak direlarik:
- Salerosketa eta hornikuntza kontratuak.
- Errentamendu kontratuak, leasing eta renting.
- Finantziazio kontratuak (maileguak, kredituak, deskontuak, factoring…).
- Berme kontratuak (abalak, hipotekak, bahiak, bermeak…).
- Agentzia, banaketa eta frankizia kontratuak.
- Jabetza industrial eta intelektualari buruzko kontratuak: markak, patenteak, erabilgarritasun ereduak.
ERAGIKETAK
Salerosketen plangintza eta gauzatzea:
- Enpresen baliospenak.
- Negoziaketak; konfidentzialtasun eta esklusibotasun itunak idatzi.
- Due Diligence prozesuak gauzatu.
- Enpresen salerosketa protokoloen elaborazioa.
- Sindikazio itunen gauzatzea; desinbertsio eta irteerak; blokeoen kontrako sistemak.
- Eragiketak burutzeko agiri sozial zehatzak idatzi (aktak, ziurtagiriak…).
- Eragiketen zerga-aholkularitza.
Fusio operazioetarako plangintzak, eszisioak edota sozietateen eraldaketak. Joint Venture industrialen eraketak, komertzialak eta beste edozein eratakoak.
BANAKETA
Gaur egun enpresek dituzten arazo ohikoen artean, aipatzekoak dira, sare komertzialei dagokien arazoak. Horregatik, ARPA Abokatu Aholkulariek honako zerbitzuak burutzen dituzte:
- Enpresa bakoitzari gehien komeni zaion sare komertzialaren azterketa eta diseinua (agente komertzialak, banatzaileak, frankiziak, bitartekariak edo esandakoen konbinaketak).
- Sare komertziala osatzen dutenekin kontratuak gauzatu; Puntu garrantzitsu bezala ordainsariak, lurraldetasuna, esklusibotasuna eta lehiarik eza, kalte ordainak eta bezeroen erregulazioa hartzen direlarik.
- Sare komertzialen inguruan sor daitekeen edozein arazoren aholkularitza lanak
- Enpresaren interesen babesa auzitegien aurrean, bereziki, kontratuen iraungipen kasuetan, kalte ordainen errekamazioetan edo banaketa zuzenbidearekin zerikusia duten edozein erreklamazioetan.
LEHIA
ARPA Abokatu Aholkulariek arlo honetan aholkularitza eskaintzen dute, bezeroak defendatzeko edo honako jarduerak ekiditeko:
- Posizio menderatzailearen abusuak.
- Praktika kontzertatuak burutzea.
- Estatuaren diru-laguntzak.
- Lehia desleiala: jokaera nahasiak, iruzurrak, denigrazioak, konparaketak, imitazioak, izen onaren ustiapena, sekretuen urraketak edo bestelako kontratu edo kontratuz kanpoko arau-hausteak.
Bestalde, gure abokatuek Lehiaren Komisio Nazionalean bideratze lanetan ari daitezke, baita Autonomia Erkidegoei dagokien organoetan ere, edo lehia zein lehia desleialaren inguruko edozein prozesu judizialetan.